XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Gaurreguneko gizonak, bearren-bearreneko, otoitz-lekuak, otoitz-leku erosoak eta otoitz-leku ugariak ditu.

Egunean baño egunean argiago au ikusten det.

Izan ere, otoitza, Elizaren oxijenoa da; bera gabe ito egin bear.

Otoitza, Elizaren arkaitz-oiñarria, lurrikararik bizienaren erasoak, ez pitzatu, ez koloka eragin dezaiokena.

Otoitza, kristauaren pentsakerabide zuzen bakarra.

Otoitza, jainkozko egien ikusmen uts eziña.

Otoitza, gure izatezko auleria, ezin garaitu alakoa, biur dezaken indarraren iturria.

Paulo biotz-zabalak, erromatarrei, kristau sinistedunen bizibideak, zintzo ta errugabea izan bear duala, adieraziaz: " Mundu onen antzeko ez egin, baizik-eta antz-berritu zaitezte zuen iritzietan " (Errom. 12, 2).